Euskararen erabilerak azken urteotan ikastetxean aurrerakuntza nabaria izan badu ere, oraindik badago zer eginik bere presentzia egunerokotasunean areagotu dadin. Egia da gela barruan nahikotxo erabiltzen dela, baina hortik kanpo ere gure belarriak pixkanak-pixkanaka ohitzen ari dira euskara entzutera.
Talde honen erronka nagusia ikastetxean
euskararen erabilera sustatzean eta bultzatzean datza. Horrela, urtean
zehar hainbat eta hainbat jarduera bultzatu dira, nagusienak Euskararen egunean
eta ikastetxeko jaietan antolatu direlarik.
Beraz, ziur gaude guztion artean lortuko dugula benetako giro euskaldun bat lortzea. Bide egokitik goaz baina oraindik asko dago egiteke eta hori guztion esku dago. Beraz,…
EUSKARAZ AURRERA!!!
Jesuitak Indautxuko Normalkuntza Taldea