Bakea eta Elkartasunaren aldeko Garaia (BEG)

Bakea eta Elkartasunaren aldeko Garaia (BEG), urtero aurrera eramaten den Jesuitak Indautxuko kanpaina bat da, bere helburua ikastetxeko kide guztien parte hartzea izanik. Fedetik sortzen diren bakearen, justiziaren eta elkartasunaren aldeko heziketan sakondu nahi dugu eta, horretarako, hainbat ekintza prestatu ditugu.

Guztion Etxea Zaintzea

Aurten, Guztion Etxearen Zainketan oinarritutako hirurtekoaren bigarren urtearekin jarraituko dugu. Jesusen Lagundiaren apostoluen lehentasunetako bat da hau, beti bezala, ALBOANek lagunduta. Kanpainak gure planetaren egoeraren errealitatea erakutsi nahi digu eta, aurten konkretuki, emakume batzuk Amazonian egiten duten defentsari garrantzia eman nahi izan diogu.

Jesuitak-Indautxutik laguntza ekonomikoa eskeini nahi dugu, ALBOAN-ek zenbait elkarteetan egiten duen lanari jarraipen bat egiteko asmoz. Aipatutako elkarteak honako hauek dira: Servicio Agropecuario para la Investigación y la Promoción Económica (SAIPE), Servicio Jesuíta Panamazónico (SJPAM) eta COMPARTE gizarte-zentroak.

Ekimen honen bidez:

  1. ALBOAN-ek elkarteetan egiten duen lana aurrera eramateko, laguntza ekonomikoa eskaini nahi dugu.
  2. Gure ikasleei gure planetaren egoeraren berri eman eta Gure Etxea Zaintzen duten emakumeen defentsa ezagutaraztea nahi dugu.
  3. Aipatutako sentsibilizazioa gure egunerokotasuneko jarreran eta ekintzetan aintzat hartzea bilatzen dugu.
Cuidado de la Casa Común

Noiz ospatuko dugu BEG?

BEG kanpaina 2022ko urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 4an amaituko da. Lehenengo egunean, klase hasieran, keinu bat egingo diogu kanpainari eta 4an, BEG eguna ospatuko dugu. Azken hau, elkartasun eta jai jarduerez betetako eguna izango da, aipatutako proiektuarekin kolaboratzen jarraituz.

“Un planeta, un hogar. Guztiona, guztiontzat”

“Un planeta, un hogar. Guztiona, guztiontzat”. Hauxe da gure leloa. Aurten, ALBOAN-ek aurkeztuta, Guztion Etxearen Defendatzaileak nortzuk diren jakingo dugu, ALBOAN-ek hainbat urte baitaramatza haiekin lanean.

Bi aste hauetan zehar, emakume horiek nortzuk diren, zein den bere historia, zer egiten duten, nola bizi diren eta zein erronka proposatzen diguten jakingo dugu.

2022ko BEG-eko Kartela

Tiempo de la Paz y la Solidaridad 2022

 

2. batxilergoko Mireia Allende Martínez izan da 2022ko BEG-eko kartela diseinatu duena eta aste hauetan zehar erabiliko dena.

Bera ere Guztion Etxearen defentsan lagundu nahi izan du, kasu honetan, bere diseinatzeko gaitasuna erabiliz.

Mireiak portfolio personal bat dauka egindako lan guztiekin. Hemen, gure ikasleak ikastetxearen barruan zein kanpoan egiten dituen proiektuak ikus ditzakezue.

Eskerrik asko Mireia!

Nola lagundu dezaket?

Proiektu honetan ekonomikoki lagundu nahi dutenek, beren ekarpenak hurrengo kontu-korronte zenbakian sar dezakete:

KUTXABANK ES32 2095 0551 61 9101323311

Esteka interesgarria: www.alboan.org

 

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin