Euskaraz aurrera

Euskararen erabilerak azken urteotan ikastetxean aurrerakuntza nabaria izan badu ere, oraindik badago zer eginik bere presentzia egunerokotasunean areagotu dadin. Egia da gela barruan nahikotxo erabiltzen dela, baina  hortik kanpo ere gure belarriak pixkanak-pixkanaka ohitzen ari dira euskara entzutera. 

Euskara, komunikazio ardatz nagusia

Duela urte batzuk hau pentsaezina bazen ere,  gaur egun Euskara da irakasgai gehienetan komunikazio ardatz nagusia. Gainera, gaur egun,  gela gehienak B eta D eredukoak dira. Honela, gela barruko jarduerek, prozedurek eta metodologiek Euskararen erabilgarritasuna bermatzen dute, guzti hau ikasleek burututako egitasmoetan islatzen delarik.

Baina ikastetxean egiten den lana bultzatzeko, gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da eta aspaldion hori ere bide onetik doala ziurtatu daiteke. Beraz, argi dago ahalegin handia egiten ari dela bere presentzia indartzeko, bai gela barruan, bai pasabideetan, bai jolastokian…

Euskarak eztanda

Normalkuntza Batzordeak euskara abiapuntu

Guzti hau gauzatzeko ezinbestekoa da Normalkuntza batzordea egiten ari den lana. Batzorde hau duela urte batzuk sortu zen, bertan ikastetxeko hainbat hezitzailek eta maila guztietako ikasleek parte hartzen dutelarik. 

Talde honen erronka nagusia ikastetxean euskararen erabilera sustatzean eta bultzatzean datza. Horrela, urtean zehar hainbat eta hainbat jarduera bultzatu dira, nagusienak Euskararen egunean eta ikastetxeko jaietan antolatu direlarik.  

Normalkuntza Batzordea

22. KORRIKA

Oraingo honetan gainera, 22. KORRIKAn parte hartuko dugu eta partaidetza ziurtatu dugu kilometro bat babestuz. 

Jakina da Euskarak ez duela mugarik, ezta adinik ere, eta ikastetxeko ikasle txikienek ere KORRIKA TXIKIan parte hartuko dute inguruko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. 

Elkarlanean euskararen alde

Beraz, ziur gaude guztion artean lortuko dugula benetako giro euskaldun bat lortzea. Bide egokitik goaz baina oraindik asko dago egiteke eta hori guztion esku dago. Beraz,…

 EUSKARAZ AURRERA!!!

Jesuitak Indautxuko Normalkuntza Taldea

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin