Jesusen Lagundiaren LHko zentro integratua gara, kristau inspiraziokoa eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzartua. Eskola HETELekin elkartuta dago, Work Lan Bizkaiaren sortzaileetako bat da eta Kristau Eskolaren parte da.
Ekipamendu bikaina duten instalazioak Bilboko erdigunean.
Beren espezializazio-arloan lan-eskarmentua duten irakasleak.
Talde bakoitzeko bi irakasle laborategiko edo tailerreko klaseetan.
Ikasleei laguntzeko giza prestakuntzako koordinatzailea.
Enpresa onenekin lankidetza lan-poltsaren bidez.
Arreta berezia unibertsitatean prestatzen jarraitu nahi duten ikasleei.
Lan-poltsa oso aktiboa.
Teknikari trebeak, pertsona autonomoak eta behar bezalako erabakiak hartzen dituztenak, eta gizatasunez bikainak prestatzeko lan egiten dugu. Hezkuntza-etapa amaitzean gure ikasleak bere buruaren bertsiorik onena izatea da gure helburua. Horretarako, lau mende baino gehiago duen eta jesuiten zentroen ezaugarri den Inaziar Pedagogia erabiltzen dugu:
Inguruko errealitatearen jakitun diren pertsona kontzienteak.
Onena emateko prest dauden pertsona adituak.
Pertsona errukiorrak, errealitatearen aurrean hunkitu egiten den bihotz sentibera dutenak.
Pertsona konprometituak, hala biziarekin eta gizadiarekin, garaiotako arazoen konponbidea bilatzeko prest daudenak.
Jesuitak Politeknikoak honako heziketa-ziklo hauek ematen ditu:
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:
Ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemetako irrati- eta telebista-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
Sistema domotikoetako, immotikoetako eta segurtasun elektronikoko ekipoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
Modulu guztiak gainditu ondoren, behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela lortuko duzu, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistarenean, baita lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila ere.
Hauek dira ziklo honetako irteera profesional batzuk:
Argiketaren instalatzailea/mantentzailea.
Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
Telekomunikazio-instalatzailea etxebizitza-eraikinetan.
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:
Kimika industrialeko, nekazaritzako elikagaien, transformazio-industrietako materialen, mikrobiologikoko eta kimikoko laborategiko analista.
Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
Modulu guztiak gainditu ondoren, Petronorren prozesu jarraituetan (OPPC) instalazioko operadore izateko aukera izango duzu. Ikas-ekinezko prestakuntza gehigarriko proiektu honek 6 hilabeteko beka du, eta beste 6 hilabeteko kontratua Petronorren.
Hauek dira ziklo honetako irteera profesionaletako batzuk. Prestakuntzan lortutako profilarekin, lantaldeak gidatu ahal izango dituzu esperientzia eskuratu ahala.
Produktu kimikoak fabrikatu, eraldatu eta egokitzeko erreaktore eta makinetako langile kualifikatua.
Petrolioaren eta gas naturalaren findegietako langile kualifikatua.
Industria kimikoetako kontrol-sistemetako langile kualifikatua.
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:
Analisi klinikoen laborategietako (espezialitate guztiak) eta ospitale publiko edo pribatuetako esperimentazio unitateetako goi-mailako teknikaria.
Auzitegiko institutu anatomikoen eta auzitegi medikuntzako institutuen laborategiak.
Ikerketa biomedikoko eta bioteknologikoko enpresen laborategiak.
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:
Anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako teknikari espezialista ospitale eta laborategi publiko eta pribatuetan.
Auzitegiko medikuntzako laguntzailea eta auzitegi medikuntzako eta legezko medikuntzako institutuetako autopsia klinikoen prosektorea.
Tanatopraktorea.

LH Dualak ikasgelako eta enpresako ikaskuntza txandakatzeko aukera ematen dizu: eskarmentua hartuko duzu, teoria eta praktika txertatu ahal izango dituzu eta pertsona trebeagoa izango zara. Ikasketak amaitu ondoren, oro har, LH Dualeko ikasleek enpresan lan egiten jarraitzen dute.

Lantokietako Prestakuntza (LP) bigarren ikasturteko martxotik ekainera bitartean egiten da, gainerako modulu guztiak gaindituz gero. Ez da ordaindutako lana, benetako giroan eta praktika gidatuekin prestakuntza osatzeko tresna baizik.

Enplegu-agentzia gara: lan-poltsa oso aktibo bat dugu eta enpresek bertara jotzen dute profil zehatzak eskatzeko.
Apirilak
22 eta 29
Maiatzak
6 eta 13
Zure zain gaude!
zentroa
Colegio Nuestra SeƱora de BegoƱa, Jesuitak Indautxu
norabide
Dr. Areilza 32,
48010 Bilbao,
Bizkaia
TELEFONOA
E-POSTA