Nor gara?

Jesuitak Indautxu

Jesusen Lagundiaren itunpeko ikastetxe bat gara, mendeetan zehar jesuiten zentroen ezaugarri izan den tradizio pedagogiko eta egiteko modu baten oinordekoak.
Jesusen Lagundiaren itunpeko ikastetxe bat gara, mendeetan zehar jesuiten zentroen ezaugarri izan den tradizio pedagogiko eta egiteko modu baten oinordekoak. Gure hezkuntza-eskaintza Lehen Hezkuntzatik Lanbide Heziketara doa, Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa barne. Kalitatezko ibilbide akademiko bat eta eskolaz kanpoko ekintza eskaintza handi bat uztartzen dituen ikasteko eta hazteko toki bat eskaintzen dugu. Bertan, gure ikasleei beren ahalmenak garatzen eta modu integral eta orekatuan hazten laguntzen diegu. Hezkuntzaren bidez, eta familiekin lankidetza estuan, neska-mutilak hazi eta besteentzat emakume eta gizon izan daitezen da gure helburua.
logo-jesuitak-educsi
LogoKristauEskola
logo-iso

Kalitate eta bikaintasuneko

EFQM eredua

2008 eta 2011 artean, klaustroko 3 kidek Euskaliten FOAC (Ekintzarako Prestakuntza) ikastaroa egin zuten. Horrela, Jesuitak Indautxuk “Bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa” diploma jaso zuen. Bertan, kudeaketa berritzeko eta hobetzeko garatutako ekintzak zehazten dira.

Zilarrezko Q

Kudeaketaren bikaintasunarekiko gure ahalegina eta konpromiso-maila handia aitortzeko, 2012-2013 ikasturtean EFQM memoria idatzi ondoren, Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko Q bereizgarria eman zigun.

ISO 9001

2004. urteaz geroztik, ISO 9001 arauaren arabera, jarraipen eta birmoldaketarako kanpo-auditoriak egiten ditugu urtero.

Gure historia

1921

1921ean, Román de Moronatik eta bere koinatu José Allendek Jesusen Lagundiak zuzendutako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat sortzeko oinarri juridiko-ekonomikoak ezarri zituzten. Horrela abiatu zen Jesuitak Indautxu, 80 bat ikaslerentzako tokia zuen Indautxuko txalet txiki batean.

1924

Bilboko arkitektorik esanguratsuenetako bat izango zen José María Basterrak, klaustrodun oin berriko eraikin bihurtu zuen 1924an egoitza txiki edo barnetegi hura. Sei urte geroago, estilo neorromaniko eta historizistako eliza bat eraiki zuen haren ondoan.

II. Errepublika

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, dekretu konstituzional batek Jesusen Lagundia desegin zuen; eraikin berria Maisuen Eskola Arrunta bihurtu zen eta eliza desakralizatua izan zen. Gainera, Guda Zibilean Tomás Meabe batailoiaren egoitza ere bihurtu zen.

Gudaostea

Gudaostean, Ricardo Bastida arkitektoak, Bilboko hirigintzaren aita eta profeta zenak, María Díaz de Haro kaleko pabilioi arrazionalista proiektatu zuen (1940) bere Kimika Eskolarekin (1946). 60ko hamarkadan, José María Sainz de Aguirre y Galdósek 800 pertsona hartzeko gai zen Urkixo zumardiko Lehen Hezkuntzako pabiloia eraiki zuen.

1986-87

1986-87 ikasturtean, emakumezko gure lehen ikasleak hartu genituen eta Jesuitak Indautxu ikastetxe mistoa izatera pasa zen.

Milurteko berria

Milurteko berriaren hasierarekin eta Bilboko hiri-eraldaketarekin batera, Rafael Moneo irakasleari leial ziren José Manuel Arellano eta Manuel Blasco arkitekto nafarren zubi-eraikina inauguratu genuen. Egitura hau metafora arkitektoniko bat da, 1920ko hamarkadaren eta gerraosteko hamarkaden arteko besarkada bat.

Etorkizuna

Ehun urteko historia duen ikastetxe bat gara, baina baita etorkizun handikoa ere, gure ikasleek aurrean dutena. Beti hasten.
ico-mision

XEDEA

Inspirazio kristaua eta inaziotar pedagogia oinarri hartuta, ikasleei pertsona kontziente, trebe, errukitsu eta konprometitu gisa hazten laguntzen diegu. Beti ere beren bizi-proiektua garatu eta gizarte justu eta adiskidetasunean oinarritutako baten alde lan egin ahal izateko.
vision

IKUSPEGIA

Denon artean, arreta pertsonalizatuaren eta espiritualtasunaren aldeko apustua egiten dugu, ekimena, lankidetza eta ikaskuntza erabiliz, adiskidetasun giroan eta elkar zainduz.

BALIOAK

Pertsona: entzuten, enpatia sortzen, elkar baloratzen eta aurreiritziak gainditzen, elkar zaintzen eta laguntzen dugu.
Konpromisoa: erantzukizunak gure gain hartzeko eta gure gaitasun guztiak jokoan jartzeko inplikatzen gara.
Ekimena: etorkizunari aurrez aurre begiratzen diogu, aldaketara egokitzeko eta erronkak ikaskuntza-iturri gisa hartzeko.
Elkartasuna: pertsona ahulenekiko sentiberatasuna eta konpromisoa sustatzen ditugu.
Lankidetza: ekimenak garatzen ditugu beste pertsona batzuekin, eta praktikak eta ikaskuntzak partekatzen ditugu.
Espiritualtasuna: Aitaren Maitasunetik sortzen den askatasunetik, giza sentiberatasun sakona lantzen dugu bizitzaren hautuak bideratzeko.

Metodologia

Jesuitak Indautxun gaitasunen araberako hezkuntzan oinarritzen gara. Honela, metodologia aktiboak bultzatzen saiatzen gara, ikaskuntza-esperientziek eta bizipenek norberaren ezagutzak errazten baitituzte.
Organigrama

Organigrama

Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena Eskola Batzordea da. Honako hauek osatzen dute: ikastetxeko zuzendariak, titulartasunaren hiru ordezkarik, ikasleen lau gurasok, irakasleen lau ordezkarik, ikasleen bi ordezkarik eta zerbitzuko langileen ordezkari batek.

Batzordeak

Berrikuntza da gure ildo estrategikoetako bat; ikasleek beharrezko gaitasunak garatzea da gure lehentasuna, egungo eta etorkizuneko gizartean moldatzeko. Horrela, batzorde honen helburua ikastetxerako lan-ildo pedagogikoak eta metodologikoak lantzea da, hala nola adimen anitzak eta ikaskuntza kooperatiboa.
Jesuitak Indautxuren hezkuntza-proiektuan garrantzi berezia ematen zaie hizkuntzei. Gure ikasleak hainbat hizkuntzatan ganoraz komunika daitezen, hezkuntza-etapa osoan zehar lantzen dugu gaitasun hau.

Euskara ardatz duen ikastetxe eleaniztuna da Jesuitak Indautxu. Euskara da irakasgai eta irakaskuntza arlo gehienetan komunikazio hizkuntza nagusia eta baita hezkuntza-komunitateko kideen arteko ohiko hizkuntza ere. Horrela, oinarrizko hezkuntza amaitzerakoan, ikasleak euskaraz eta gaztelaniaz zuzentasunez komunikatzeko gai dira, ahoz zein idatziz, bizitzako esparru guztietan.

Elebitasunaren erronkari, gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza nahikoa duten pertsonak lortzeko helburua gehitu behar diogu. Gure kasuan, hizkuntza hori ingelesa da. Horretarako, hizkuntza hori modu naturalean ikastearen aldeko apustua egin dugu metodo berri baten bidez: AMCO. Metodo hau Lehen Hezkuntzan ezarri da.

Ingelesaren ikaskuntza indartzeko helburuarekin, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, ikasleek Zientzia (Science) ingelesez ikasten dute, proiektu desberdinak landuz.

DBHn, hizkuntza-gaitasun egokia lortu duten ikasleek, Geografia eta Historia (1. eta 3. mailak) eta Fisika eta Kimika (2. eta 4. mailak) ingelesez ikasteko aukera dute. Batxilergoan berriz, ingelesa hainbat mailatan ematen da, gure ikasleen beharrei eraginkortasunez erantzuteko.

Hizkuntza-aukera zabaltzeko asmoarekin, nahi duten ikasleek frantsesa hautazko irakasgai gisa ere ikasi ahal izango dute bai DBHn zein Batxilergoan ere.

Ingelesaren ikaskuntzan sakontzeko asmoz, hizkuntzan murgiltzeko programa hauek ditugu:
  • 5 eguneko udalekuak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat: udaleku hauek ingelesaren ikaskuntza eta abentura anitzeko jarduerak uztartzen dituzte. Uztailaren lehenengo hamabostaldian egiten dira Espainian eta ingelesa ama hizkuntza duten irakasleak daude bertan.
  • 3 asteko egonaldiak Dublinen (Irlanda) DBHko 1. mailako ikasleentzat: ikasketak, txangoak eta kultur jarduerak uztartzen dituen nazioarteko programa bat da. Ikasleek tokiko familien etxeetan hartzen dute ostatu.
  • Lauhilekoa edo ikasturtea Eskozia Berrian (Kanada) DBHko 3. mailako ikasleentzat: ikasleek tokiko familia bat duten etxean hartzen dute ostatu eta bertako eskolara joaten dira dagozkien irakasgaiak ikasteko.
Jesuitak Indautxuk hitzarmena sinatu du Academicarekin Batxilergo Duala gure ikastetxean eskaintzeko. Programa honek aukera ematen die horrela nahi duten ikasleei AEBetako curriculumeko 6 irakasgai 3 urtetan zehar ikasteko, urtero 2 irakasgaitako erritmoan: DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. mailan. Horrela, Batxilergoa amaitzean, ikasle hauek titulazio bikoitza lortuko dute: Espainian emandako Batxilergokoa eta AEBetako High Schoolekoa.
Ikastetxean sor daitezkeen gatazkak modu baketsuan konpontzeaz arduratzen da batzorde hau. Horretarako, zenbait ikasle bitartekari gisa prestatzen ditugu eta tutoretzak ematen ditugu gainerako ikasleak kontzientziatzeko.
KiVa-k “aparta” esan nahi du finlandieraz, eta “Kiusaamista vastaan-en” akronimoa da. Herrialde eskandinaviar horretako Hezkuntza Ministerioaren ekimen hau, ikastetxeetan eskola-jazarpena murrizteko helburuarekin garatu da. Jesuitak Indautxun programa hau zeharka ezarri eta ikasleekin lantzen dugu, eremu formaletan zein informaletan. Klaustro osoak, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 3. mailara bitartean, programan parte hartzen du, eta pertsona hauek koordinatzen dute:
Gure ikasleei gainerakoentzako emakume eta gizon izaten laguntzeak gure gizartearekiko ikuspegi kritikoa baina itxaropentsua garatzen laguntzea dakar. Gizarte arloko batzordearen lana zeharkakoa da, esparru akademikoa, pastoraltzakoa eta eskolaz kanpoko ekintzak zeharkatzen baititu. Justiziatik abiatuta eraikuntzarako bidean aurrera egiten laguntzen digu.

Ingurumeneko taldeak Guztion Etxea zaintzen du, 2030 Agendan hartutako konpromisoen eta akordioen eta Jesusen Lagundiaren lehentasun apostolikoen barruan.

Hezkidetzako taldeak aktiboki lan egiten du emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-faltari eta sexuagatiko diskriminazioari buruzko hausnarketan hezkuntza-komunitatea kontzientziatzeko eta laguntzeko, esparru formaletan zein informaletan.

Zuzendaritza Taldeak ikastetxearen Proiektu Digitala garatu du, hurrengo ikasturteetan ikastetxearen behar teknologikoak asetzeko. IKT Taldea garrantzitsua izango da zeregin honetan.

Testimonios