Lehen hezkuntza

Mundua eraldatzeko ikasten dugu

Somos un colegio euskaldun que imparte todos los grupos en modelo D. Por eso, en los primeros cursos de Primaria hacemos un esfuerzo por reforzar el euskera como lengua vehicular.

1. zikloa

Jesuitak Indautxu ikastetxean, gure ikasleei hainbat egoera planteatzen dizkiegu, haien ezagutza eraikitzen laguntzeko, guztion garapena ziurtatuz eta haien erritmo eta behar desberdinak errespetatuz.

Hezitzaile garen aldetik, aniztasunarekin eta inklusioarekin konprometituta sentitzen gara. Jakin badakigu zuen seme-alabengan jartzen dugun arreta eta konfiantza funtsezkoak direla haien ikaskuntzan, baita gure ikastetxeko lehen ibilbidea atsegina eta aberasgarria gerta dakien ere.

Gure ikasleek, beren prestakuntza akademikorako ezagutzak jasotzeaz gain, Lehen Hezkuntzan zehar kultura, balio inaziotarrak eta herritarrei dagokien erantzukizunez jokatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzen dituzte. Gainera, norbere ezagutzarekin, bizi diren komunitatearen eta munduaren ezagutzarekin eta zientzien ezagutzak bereganatzearekin batera, gizarte solidario, inklusibo, plural eta gizarte-ongizatearekin eta garapen jasangarriarekin konprometitua lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak eraikiko dituzte. Guzti hau interpretazio kritiko eta autonomoaren bidez.

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

9:00 - 13:10

14:50 - 16:35

ASTEARTEA

9:00 - 13:10

14:50 - 16:35

ASTEAZKENA

9:00 - 13:10

-

OSTEGUNA

9:00 - 13:10

14:50 - 16:35

OSTIRALA

9:00 - 13:10

14:50 - 16:35

2. zikloa

2. zikloan ikaskuntza-esperientzia desberdinak planteatzen jarraitzen dizkiegu gure ikasleei bizitzan zehar esparru eta egoera desberdinetan moldatzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten. Horrela, ikasteko eta ezagutzak bereganatzeko borondatearen estimulazioari balioa ematen jarraitzen diogu. Horretarako, zuen seme-alaben ongizatea bultzatzen dugu eta unean uneko banakako beharrei erantzuten diegu.

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

8:55 - 13:05

14:40 - 16:30

ASTEARTEA

8:55 - 13:05

14:40 - 16:30

ASTEAZKENA

8:55 - 13:05

-

OSTEGUNA

8:55 - 13:05

14:40 - 16:30

OSTIRALA

8:55 - 13:05

14:40 - 16:30

3. zikloa

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko hezitzaileok, gure ikasleek Bigarren Hezkuntzarako aldaketa-bideari ekiteko behar diren hezkuntza-gaitasunak eta -trebetasunak erabat lor ditzaten hezkuntza ibilbidea osatzen dugu. Fase honetan, objektuak zuzenean zehaztu eta manipulatu beharrik gabe, gure ikasleek era guztietako kontzeptuak erabili ahal izateko abstrakziorako gaitasun nahikoa dute. Beraz, gai dira eskuratutako ikaskuntzak orokortzeko eta beren errealitatearekin zerikusirik ez duten egoerekin erlazionatzeko.

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

8:50 - 13:00

14:35 - 16:25

ASTEARTEA

8:50 - 13:00

14:35 - 16:25

ASTEAZKENA

8:50 - 13:00

-

OSTEGUNA

8:50 - 13:00

14:35 - 16:25

OSTIRALA

8:50 - 13:00

14:35 - 16:25

Matrikulazioa

Matrikulazio epea zabalik urtarrilaren 17tik 28ra, biak barne. Argibide gehiago hemen:
JESUITAK INDAUTXUKO IDAZKARITZA Areiltza doktorea 32 (Bilbo) Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara. secretaria@indautxujesuitak.org
WEB DEL GOBIERNO VASCO www.euskadi.eus