Lanbide Heziketa hezkuntza-sistemaren giltzarria da. Prestakuntza-zikloek aukera emango dizute unibertsitatean zure formakuntzarekin jarraitzeko edo zuzenean lan-merkatuan sartzeko, goi-mailako teknikari gisa. Ibilbide ireki bat hastear zaude, pixkanaka zure helburu akademiko eta profesionaletara egokituko dena.
Ekipamendu bikaina duten instalazioak Bilboko erdigunean.
Beren espezializazio-arloan lan-eskarmentua duten irakasleak.
Talde bakoitzeko bi irakasle laborategiko edo tailerreko klaseetan.
Ikasleei laguntzeko giza prestakuntzako koordinatzailea.
Enpresa onenekin lankidetza lan-poltsaren bidez.
Arreta berezia unibertsitatean prestatzen jarraitu nahi duten ikasleei.
Lan-poltsa oso aktiboa.
Teknikari trebeak, pertsona autonomoak eta behar bezalako erabakiak hartzen dituztenak, eta gizatasunez bikainak prestatzeko lan egiten dugu. Hezkuntza-etapa amaitzean gure ikasleak bere buruaren bertsiorik onena izatea da gure helburua. Horretarako, lau mende baino gehiago duen eta jesuiten zentroen ezaugarri den Inaziar Pedagogia erabiltzen dugu:
Inguruko errealitatearen jakitun diren pertsona kontzienteak.
Onena emateko prest dauden pertsona adituak.
Pertsona errukiorrak, errealitatearen aurrean hunkitu egiten den bihotz sentibera dutenak.
Pertsona konprometituak, hala biziarekin eta gizadiarekin, garaiotako arazoen konponbidea bilatzeko prest daudenak.
Ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemetako irrati- eta telebista-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
Sistema domotikoetako, immotikoetako eta segurtasun elektronikoko ekipoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
Modulu guztiak gainditu ondoren, behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela eskuratuko duzu, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistarenean, eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko maila.
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk:
Instalatzaile-mantentzaile elektrikaria.
Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.
Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazio-instalatzailea.
Kimika industrialeko, nekazaritzako elikagaien, transformazio-industrietako materialen, mikrobiologikoko eta kimikoko laborategiko analista.
Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako analista mikrobiologikoa.
Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
Modulu guztiak gainditu ondoren Petronorren instalazioetan prozesu jarraituetan instalazioko operadore lanpostu bat lortzeko aukera izango duzu. Petronorren OPPC proiektua txandakako prestakuntza osagarrian datza, 6 hilabeteko iraupeneko beka batekin eta Petronorren 6 hilabeteko kontratuarekin.
Hauek dira ziklo honetako lan irteeretako batzuk. Prestakuntzan eskuratutako profilarekin, esperientzia hartu ahala arlo horietako lantaldeen buru bilakatu zaitezke.
Produktu kimikoak fabrikatu, eraldatu eta egokitzeko erreaktore eta makinetako langile kualifikatua.
Petrolioaren eta gas naturalaren findegietako langile kualifikatua.
Industria kimikoetako kontrol-sistemetako langile kualifikatua.
Analisi klinikoen laborategietako (espezialitate guztiak) eta ospitale publiko edo pribatuetako esperimentazio unitateetako goi-mailako teknikaria.
Auzitegiko institutu anatomikoen eta auzitegi medikuntzako institutuen laborategiak.
Ikerketa biomedikoko eta bioteknologikoko enpresen laborategiak.
Anatomia patologikoko eta zitologiako goi-mailako teknikari espezialista ospitale eta laborategi publiko eta pribatuetan.
Auzitegiko medikuntzako laguntzailea eta auzitegi medikuntzako eta legezko medikuntzako institutuetako autopsia klinikoen prosektorea.
Tanatopraktorea.
LH Dualak ikasgelako eta enpresako ikaskuntza txandakatzeko aukera ematen dizu: eskarmentua hartuko duzu, teoria eta praktika txertatu ahal izango dituzu eta pertsona trebeagoa izango zara. Ikasketak amaitu ondoren, oro har, LH Dualeko ikasleek enpresan lan egiten jarraitzen dute.
Lantokietako Prestakuntza (LP) bigarren ikasturteko martxotik ekainera bitartean egiten da, gainerako modulu guztiak gaindituz gero. Ez da ordaindutako lana, benetako giroan eta praktika gidatuekin prestakuntza osatzeko tresna baizik.
Enplegu-agentzia gara: lan-poltsa oso aktibo bat dugu eta enpresek bertara jotzen dute profil zehatzak eskatzeko.
3, 10 eta 17
MAIATZA
Zure zain gaude!
Zentroa
Nuestra SeƱora de BegoƱa Ikastetxea, Jesuitak Indautxu
helbidea
Dr. Areilza 32,
48010 Bilbao,
Bizkaia
TELEFONOA