Batxilergo Duala

Etorkizunerako aukerak bikoiztuz: BATXILERGO DUALA Jesuitak Indautxun

Batxilergo Dual Amerikarra Espainiako Batxilergoa eta AEBetako Batxilergoa aldi berean egiteko aukera ematen duen programa da. Horrela, Batxilergoko bi titulu ofizial lortzen dira: Batxilergoko titulua eta American High School Diploma.

Batxilergo hau bi prestakuntza-modalitate uztartuz egin daiteke. Aurrez aurre, Espainiako Batxilergoa egiten ari dira Jesuitak Indautxu-n, eta, online, Ameriketako Batxilergoa, Academica International Studies erakundearen bidez. Estatu Batuetako erakunde pribatu horrek hezkuntza-zerbitzuak ematen ditu, eta online irakaskuntzaren hornitzaile publikoa izateko aintzatespena du.

Gure ikastetxean batxilergo hau hiru urtetan zehar egiten da, DBHko 3. mailan hasi eta Batxilergoko 1. mailan amaitu.

Hona hemen Amerikako Batxilergo Duala egiteko arrazoietako batzuk:

  • Ingeles maila hobetzea. Ikasketak % 100 hizkuntza horretan egiten dira, eta horrek hizkuntza horretan dituzun komunikazio-trebetasunak hobetzen lagunduko dizu.
  • Zeure ikaskuntza-prozesua eraikitzea. Online ikasteko modalitateak ikaskuntza digitalerako trebetasunak eskuratzeko aukera ematen dizu, eta, aldi berean, noiz eta nola ikasi nahi duzun arduratzen zara.
  • Gaitasun digitalak indartzea. Ikaskuntza-prozesuekin lotutako zure gaitasun digitalak hobetuko dituzu.
  • Zeharkako gaitasunak hobetzea. Erantzukizuna, ekimena, egokitzeko gaitasuna, malgutasuna edo autonomia izango dira ikasketak arrakastaz jarraitzeko eta ahalik eta gehien baliatzeko aukera emango dizuten gaitasunetako batzuk.
  • Kultura-aniztasuna. Ikasle gisa beste herrialde eta kultura batzuetako ikasleekin harremanetan jarriko zara.