900 pertsona inguruk erabiltzen dute egunero gure jangela. Hilean behin familien eskura jartzen den plangintza baten arabera, Ausolaneko langileek janaria prestatzen dute gure sukaldean bertan.
Bazkalostean, atsedenaldian, begirale taldeak hainbat jarduera burutzen ditu egunero jantokiko erabiltzaileekin.
Gure jangela berriaren instalazioak 23-24 ikasturtean estreinatu ziren. Bideo honetan ikus ditzakezue jantokia, haren espazioak eta lan-dinamikak:
Pertsona hauek koordinatzen dute begiraleen taldea:
Eskola-ordutegia hasi baino lehen haien seme-alabak ikastetxean utzi behar dituzten Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. mailen arteko ikasleen familien eskura dago goiztiarren gela. Gunea 7:45etatik dago irekita, eta haurrei ingurune alai, hurbil eta lasaian hezkuntza- eta jolas-jarduerak proposatzen dizkien talde batez osatuta dago.
IREKI